Ahotseneak euskarazko liburu eta diskoei plaza berriak eskaintzeko ahaleginean jarraitzen dugu. Hemen dira udaberriko lehen zitak, Sorkuntzen Galdakaoko Plaza berria den SORMENE eta Euskal letren plaza den Literaturia Zarautzen.
Izen ematea apirilaren 4ean 10:00etan irekiko da eta apirilaren 18an itxiko da.
Jasoko ditugun eskaerak honako irizpideetan oinarritutako galbahetik iragaziko ditugu:
Maiatzak 13, ostirala
- 18:00-20:30
Maiatzak 14, larunbata
- 18:00-22:00
Maiatzak 14, larunbata
- 12:00-14:00
Maiatzak 15, igandea
- 12:00-14:00
Disko eta liburu berrien aurkezpen hauen osagarri, SORMENEk Kultur Sorkuntzen Azoka antolatuko du. Azoka horretan, musikarioi eta disketxeoi erakusmahai edo standak doan eskainiko dizkizue SORMENEk zuen ekoizpen lanak erakutsi eta saldu ditzazuen.
Disko eta liburu berrien aurkezpenak Galdakaoko Kurtzeko plazan (udaletxe aurrean) paratuko duten karpa batean eskainiko ditugu. Kultur Sorkuntzen Azoka plaza berean dagoen Gandasegi ikastetxeko aterpean egongo da, karpatik metro batera.
Galdakaon 29.500 lagun bizi dira eta bertatik itsasora bitartean Euskal Herriko populazioaren herena baino gehiago (Bilbo Handia, Ezkerraldea).
Ahotsenea eta Sormenekoontzat, eremu hori estrategikoa da euskarazko kulturgintzarentzat. Egun dauden baino kulturzale gehiago lortu nahi baditugu, ekosistema gisa lan egin beharko dugu (zaleek, sortzaileek, antolatzaileek, hedabideek, hezitzaileek). Gu sinetsita gaude etengabeko elkarlan horretatik emaitza itzelak lortu ditzakeguna. euskarazko kulturgintzaren egoera makurra delako dugula dena irabazteko, elkarrekin lan eginda, ekosistema gisa, sinkronizaturik.
Maiatzak 28, larunbata
- Goizean: 12:00-14:00
- Arratsaldean: 18:00-20:00
Maiatzak 29, igandea - 12:00-14:00
Izen ematea apirilaren 4ean 10:00etan irekiko da eta apirilaren 18an itxiko da.
Literaturiako aurkezpenak, liburu azokan bertan burutuko ditugu, aurreko urteetan legez.
Ekosistema gisa lan egiteko sineste horren baitan, gu hasita gaude bai Galdakaoko bai Zarauzko bai Euskal Herriko hainbat hedabiderekin elkarlanean Ahotseneak, Sormenek eta Literaturiak elkarrekin egin asmo duguna partekatzen, guztion artean ahalik eta herritar gehienengaino helarazteko, zuen disko eta liburu berrien irismena biderkatzeko.